AUTOGESTIOA·EKONOMIA ZIRKULARRA·KOMUNITATEA

AUTOGESTIOA·EKONOMIA ZIRKULARRA·KOMUNITATEA

Autogestioa · Ekonomia zirkularra · Komunitatea
17:00etatik 22:00etara – Truke azoka Eguneroko gauzei bigarren bizitza emateko espazioa izango da, kontsumo arduratsua eta gutxiagorekin gehiago sortzeko moduak sustatuz. Trukeak harremanak sendotzen ditu, eta gure artean dagoen aberastasuna berriz birbanatzeko aukera ematen du: ez diruaren bidez, baizik eta auzokoen arteko beharren eta ahalmenen arteko elkartruke zuzenean.
18:30ean – Dokumentalen proiekzioa Ekonomia zirkularrean eta autogestioan oinarritutako dokumentalak ikusiko ditugu, komunitateek euren beharrak antolatzeko duten gaitasuna eta bestelako eredu posibleak erakutsiz. Tokiko sareak sendotzeko eta kontsumoaren logika kapitalistatik kanpo beste bide batzuk imajinatzeko aukera eskainiko dute.
Aldi berean, Txokolatada, etxeko pastelak eta tokiko produktuekin egindako pikoteoa egongo dira, animatu etortzera!!!