YOGA ETA MEDITAZIOA

Kaixo yoguis 🌸
Pozik gaude yoga eta meditazio ikasturte berriari hasiera emateagatik Txarraska Gaztetxean ✨
Lehenik eta behin, eskerrik asko zuen pazientziagatik eta autolaguntza, konexio eta ikaskuntza partekaturako espazio honen parte izaten jarraitzeagatik.
*Urriatik aurrera berriz hasiko gara saioekin: Astelehenero, 18:00etatik 19:30era*
🤸🏻♀️ Yoga (1 ordu): estilo eta maila desberdinak landuko ditugu, bakoitzaren erritmora egokitzeko aukerekin. Norberak bere bidea egin ahal izango du, eta pixkanaka sakontzeko aukera izango dute nahi dutenek.
🧘🏻♂️ Meditazioa (30 min): saioa amaitzeko, teknika eta dinamika ezberdinak praktikatuko ditugu lasaitasuna, arreta eta presentzia lantzeko.
Iaz bezala, saio bakoitzeko gehienezko aforoa 10 pertsona izango da, inkesten bidez kudeatua. *WhatsApp taldean ez bazaude, esan eta gehituko zaitugu!*
Poz handiz itxaroten zaituztegu ziklo berri hau elkarrekin hasteko.🕉️